dimarts, 5 de gener del 2016

Luis Ortiz Alfau (Bilbo,1916) bizi osoan konprometitua.


http://ahaztuenoroimena.com/2016/01/02/luis-ortiz-alfau-bilbo1916-bizi-osoan-konprometitua/



POSTED ON 
P1250223350Ehun urte betetzeko atarian Luis Ortiz Alfauk (Bilbo,1916) gogotsu kontatzenditu bere bizitzako pasarteak. Familia errepublikazalean hazia 1936an matxinoak altxamendu militarra burutu eta laster batera prestu aurkeztu zen miliziekin bat egin eta “Izquierda Republica” alderdiaren“Capitan Casero” batailoiaren hastapenetan.
Irratiko ikasketak zituenez “Transmisio eta Loturen” konpainian aritu zen, buruzagitza eta abangoardian ziren milizianoen arduradunen arteko lotura gauzatzea zelarik bere eginkizuna.
Bilboko Mujikako eskoletan batailoia eratu eta Arespalditzara abiatu ziren, ondoren neguan, Otxandioko erasoetan borrokatu eta bi hilabetez Intxortan egon ondoren Gernikara bidali zituzten atseden hartzera, bertan suertatu zen bonbardaketaren egunean, 1937ko apirilaren 26an. Hango ankerkeri eta drama guztia bizi ondoren, bereziki Bizkargi eta Artxandan (1937 maiatza-ekainean) izan zituen egoerarik latzenak.
Bilbo galdu ondoren, 1937ko uztailaren hasieran borroka gogorrak izan ziren Turtziozen. Bertan, lehen lerroko erretaguardian zegoela, bala galdu batek G11honzalo Pereiro batailoiko komandantea hil zuen.
Gonzalo Pereiro Ondarroako irakaslea izan zen, IRO (Izquierda Republicana Ondarresa) elkarte politikoaren lehendakaria eta “Centro Republicano”ko ordezkaria Ondarroako Errepublikaren Defentsarako Batzordean eta honen anaia batailoi bereko ofiziala izan zen.
Geroago, Escudo mendatean (Kantabria) lehergailu baten metrailak eragindako zauriek hainbat saihets apurtu ondoren, iparreko frentearen azken unean, 1937an, Gijonen (Asturias) zaurituta jendez gainezka zegoen arrantza untzi txiki batera salto egin eta Frantziara iritsi ondoren Bartzelonara abiatu eta bertan kokatutako Eusko Jaurlaritzan aurkeztu eta arduradunen esanetara jarri zen.
Bi hilabetez Benasquen (Huesca) egon zen eskiatzaileen batailoiko sarjentu lanetan eta gero ia urte betez Seu de Urgell (Girona) inguruan, teniente kargura iritsi zelarik. 1939ko otsailaren 10ean, Kataluniako frentea galdu ostean, Frantziara ihes egin eta Argeles sur Mereko kontzentrazio eremuan sartu zuten, handik Sept Fonts herrikora eta azkenean Gurseko kontzentrazio eremura, II. Mundu Gerra Frantziara heldu arte.
Iruneko muga gainditu ondoren Elgorriaga txokolate fabrikan kokatutakokartzelatik pasatu ostean Deustuko Unibertsitatean espetxeratu zuten eta bertan Sanchez abizeneko guardia zibil torturatzailearen galdeketako idazkari lanetan jarri zuten. Bertan bizi eta ikusitakoen berri emanez Argentinan frankismoaren ankerkeriak ikertzeko kereilako salatzaileetako bat da. Kereila honetan inplikaturik Luisek 1936ko udan hasitako borroka gaur egunera ekarri eta demokraziaren aldeko konpromisoan beste urrats garrantzitsu bat ematen du.
Deustutik Miranda de Ebroko kontzentrazio eremura eraman zuten eta bertan “Batallon de Soldados Trabajadores nº38”ra bideratuta Errenterian eta Erronkari inguruko Bidangotze herrietan aritu zen behartutako lanetan.
Herri mugimentuetako elkarteek eta bereziki memoria historikoa jorratzen duten elkarteek omenaldi ezberdinak egin dizkiote. Oiartzunen zein Erronkarin herritarren babesa eta errekonozimendua jaso du. Joan den abenduaren 10ean, 2015eko Rene Cassin saria Argentinako Kereilako Biktimei eta ordezkatzen dituen Euskal Plataformako kideei egokitu zaie non Luis plataformako kide izanik lehendakaritzan izan zen sari hau jasotzen.
Egun, Argentinako Kereilan inplikatzeaz gain, Memoria Historikoaren lanketan eskuzabal eta prestu agertzen da beti, gainera Bizkaiko Elikagaien Bankuan boluntario lanak egiten ditu. Berak arro dion legez, munduan aktiboan dagoen boluntarioetatik adinez nagusiena bera da.
Hizketaldi batetara gonbidatu dugu eta han izango da, guztion esanetara,2016ko otsailaren 20ko eguerdiko 12etan Uhagon kultur gunean, gai honetan interesa duenak galdu ezin duen luxuzko aukera batean. Hitzaldiak irekia izateko asmoa du, hizketaldi tertulia giroan zuen ekarpenez bidez aberastua.