divendres, 1 d’abril de 2016

M31 · Manifiesto, Durango: 79 años.

http://mugalari.info/opinion/m31-%C2%B7-manifiesto/


YO
Iban Gorriti
(Texto versión castellana debajo de este en euskara)

Esklaboak izan ginen, baita errefuxiatuak ere

Esklaboa: Askatasun eza sufritzen duena beste baten menpe.
Errefuxiatua: Gerra, iraultza edo jazarpen politiko baten ondorioz euren herrialdetik kanpo babespena bilatzera behartuta daudenak.
1937ko martxoaren 31an gertatu zen, gaur 79 urte. Durango, gure herria, gure arbasoak, zatitan airetik salto egin zuten: harria eta gorputz zatiak. Inozentziaren, gizarte zibilaren, giza eskubideen eta bizitzaren aurka alemaniar, italiar eta espainiar faxistek eragindako gerra krimena izan zen.
Elorrio eta Otxandiorekin bat Europako lehenengo bonbardaketak jasan bagenituen edo Gernika-Lumon baino hildako gehiago edo gutxiago izan baziren Durangoko bonbardaketan ez da arduratzen duena… Hitlerren Kondor Legio naziak Mussolini italiarrarekin sarraski bat koordinatu eta gauzatu zuela espainiar militarrekin bat baizik (1936ko abuztuan estatu kolpea eman eta gero). Asteazken odoltsu horretako bonbardaketei aireko erasoak jarraitu zioten apirilean, eta azkenean Durango hiribildu mamu baten bilakatu zen, demografiaren %5 hil eta gero.
Apirilaren 26an Gernika-Lumoren bonbardaketa gertatu zen eta egun bi geroago faxistak Durango okupatu zuten konplizeekin 1937ko apirilaren 28an. Data hau inor kontutan hartu gabe igarotzen da herrian. Egunkari batek titular honekin laburbildu zuen gertatutakoa: “España entra en Durango”. Baina zabaldu ez zena egun horietan “sartu” zirenak emakumeak eta neskak bortxatu eta mutilak sodomizatu zituztela izan zen. Mola, Franco eta Vigón faxistak zorrotzak izan ziren: “Biztanleria zibila begirune barik tratatu”, idatzi zuten.
1937- EspañaEntraEnDurango_Página_01
Hortik aurrera, durangar askok askatasun ezaz eta herri berri bat berreraikitzeko esklabo bizi ziren, herri bonbardatu, erasotu eta bortxatuan. Beste batzuk euren herrialdetik kanpo kilometrotara babes bilatzera behartuta ikusi zuten euren burua klandestino moduan demokraziaren kontrako estatu-kolpearen ondorioz.
79 urte geroago: durangar horiek “lan-bataloi” moduan txarto izendatutakoak, emakumeak, adinekoak, neska eta mutikoak euren ondasunak hartu eta hotza, desesperazioa eta gosea pasatu zuten.
Gure arbasoak esklaboak izan ziren baita ere: ez bakarrik afrikar zorigaiztoak bilurrekin europar kolonoen kotoi landetara bidaliak izan zirenak edo erromatar edo egiptoar inperioetan bizi izan zirenak; ez bakarrik gaur egungo emakume eta adin gutxiko mafietako prostituzioa sufritzen dutenak.
Gure arbasoak errefuxiatuak izan ziren ere, gaur Durangora edo beste europar kostaldera heltzen saiatzen direnak bezala. Kontatzen dute 550.000 pertsona horiek Argelés-Sur-Merreko landa frantsesean pilatuta zeudenak 1939an Gardelen tango bateko letra aldatu zutela horrela salatuz: «Vientos, chabolas incompletas,/ ladrones de maletas,/ arena y mal olor,/ mierda, por todos los rincones,/ sarna hasta los cojones,/ fiebre y dolor».
Errefuxiatuak eta esklaboak izan ginen. Pertsona errefuxiatuak eta esklaboak dira. Izan ginen… dira. Gara.

También fuimos esclavostambién fuimosrefugiados

Persona esclava: Aquella que carece de libertad por estar bajo el dominio de otra.
Persona refugiada: Aquella que a consecuencia de guerras, revoluciones o persecuciones políticas, se ve obligada a buscar refugio fuera de su país.
Aconteció el 31 de marzo de 1937. Hoy exactos 79 calendarios atrás. Durango, nuestro pueblo y nuestros ascendientes saltaron en pedazos por los aires: piedras y carne. Los fascistas alemanes, italianos y españoles cometieron un crimen de guerra contra la inocencia, la sociedad civil, los Derechos Humanos, la vida.
Da igual si fuimos con Elorrio y Otxandio los primeros bombardeados en Europa, da igual si hubo más o menos muertos que en Gernika-Lumo… importa que la Legión Cóndor nazi de Hitler coordinó una masacre ejecutada por los aviones de la Italia de Mussolini y con el beneplácito de los militares españoles que dieron un golpe de Estado en agosto de 1936. Y a los dos bombardeos de aquel miércoles sangriento le siguieron otros ataques aéreos en abril hasta convertirse en una villa fantasma. Asesinaron al 5% de la demografía duranguesa.
Si el 26 de abril, llegó el picassiano bombardeo de Gernika, dos días después ocuparon los fascistas con sus acólitos el pueblo de Durango. Ocurrió el 28 de abril de 1937, fecha que suele pasar desapercibida en la localidad. El semanario Fotos lo resumió en un titular: “España entra en Durango”. Lo que no difundió es que en nuestro pueblo esos días, aquellos que “entraron” violaron mujeres, niñas y niños. Ya habían sido tajantes los fascistas Mola, Franco y Vigón: “Sin consideración con la población civil”, escribieron.
Y a partir de ahí, incontables durangueses fueron hechos personas que carecieron de libertad por estar bajo el dominio de otra, esclavas para volver a reconstruir un pueblo bombardeado, atacado, ultrajado, violado. Otras tantas personas se vieron en la tesitura de a consecuencia de aquel golpe de Estado contra la democracia legítima verse obligadas a buscar refugio fuera de su país o a kilómetros, clandestinos, de sus hogares.
79 años después: aquellos durangueses de los mal denominados ‘batallones de trabajadores’, aquellas mujeres, personas mayores, niños y niñas ataron sus pertenencias y caminaron frío, ansiaron calmar la desesperación, conocieron inanición.
Nuestros antepasados también fueron esclavos: no solo lo fueron aquellos desdichados africanos enviados con grilletes a los campos de algodón de colonos europeos en América, o siglos antes los del imperio romano o egipcio; no solo lo son las pobres mujeres y menores de mafias de prostitución.
Nuestros antepasados también fueron refugiados como los que hoy tratan de llegar a Durango, o a cualquier costa europea. Cuentan que aquellas 550.000 personas hacinadas en el campo francés de Argelés-Sur-Mer en 1939, cambiaron la letra a un tango de Gardel y denunciaban: «Vientos, chabolas incompletas,/ ladrones de maletas,/ arena y mal olor,/ mierda por todos los rincones,/ sarna hasta los cojones,/ fiebre y dolor».
Fuimos personas refugiadas y esclavas. Son personas refugiadas y esclavas. Fuimos… y son. Somos.
* Iban Gorriti (Durango, 1970) es periodista.
7
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

SU PUBLICIDAD AQUÍ

Los comentarios están cerrados.